Tunisian lehiatuko da Elaia Torrontegi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 9a, 02:07

Elaia Torrontegi emakume kirolari plentziarrak Espainiako federazioa ordezkatuko du larunbat eta igandean Tunis-en (Tunisia) jokatuko den Kartagoko Taekwondo Nazioarteko Txapelketa Irekiaren 4. edizioan. Torrontegi 46 kilo azpiko kategorian borrokatuko da. Egun Espainiako txapeldun seniorra da Torrontegi. Plentziarrak 33 urte ditu eta haietatik 20 daramatza ofizialki lehiatzen. Gauzak horrela, besteak beste, Europako bigarrena izan da hirutan, 2010ean, 2012an eta aurten Hanburgon jokatutako txapelketa irekian. Bestalde, Estatu espainoleko txapelduna ere izan da, sei aldiz. Pasa den asteburuan, Bakun (Azerbaijan) lehiatu zen, baina finalaren zortzirenetan kaleratu zuten. Argazkian, Elaia Torrontegi Plentzian / © Euskadiko Taekwondo Federazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun