Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du Emilio Ugarte Arrazua 48 urteko gizon getxoztarra aurkitzeko. Senideek bere desagerpena salatu zuten orain dela hiru hilabete, pasa den otsailaren 10ean, etxera itzuli ez zelako. Handik hona Ertzaintzak egindako ikerketek ez dute emaitzarik ona izan eta ez dute Ugarte topatzea lortu. Hori dela eta, laguntza eskatu eta desagertua non dagoen jakiteko edozein informazio eman dezakeenak Neguriko ertzain etxera deitzeko galdatu du Ertzaintzak, 944 063 240 telefono zenbakira, edo, bestela, 112 larrialdietako zenbakira. Bitartean, Liam Forrest W. 31 urteko gizonezkoak desagertuta jarraitzen du. 2007ko urtarrilaren 20an, Bilbon ikusi zuten azken aldiz, baina telefonoz bikotekideari deitu eta Gorlizko itsaslabarretan bere buruaz beste egiteko asmoz zegoela esan zion. Argazkian, Emilio Ugarte Arrazuaren erretratua / © Ertzaintza.