"Zu ere pikoloen presentzia itogarriaz, jazarpen politikoaz eta harropuzkeriaz nazkatuta bazaude, maiatzak 10 zure eguna da". Horrela iragarri du Algortako Ernaik herri horretan biharko antolatu duten Alde Hemendik! Eguna. Hasiera batean egitaraua zabala izan behar bazen ere, herrian burutzekoak ziren goizeko eta arratsaldeko ekimenak bertan behera geratu berri dira antolatzaileek zehaztu ez dituzten "arrazoi ezberdinengatik". Gauzak horrela, interesatuek hitzordua izango dute arratsaldeko 8etan, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Bertan, kontzertua izango da honako taldeek emana: Dementzia, Poliputos eta Smoking Barrels. Sarrera hiru eurotan eskuratu ahal izango da, atean bertan. Halere, eguneko helburuak hasierakoak izango dira: "zapatuan antolatu dezagun haienganako gorrotoa eta entzun dezatela ozen Algortako gazteriaren aldarria: alde hemendik!". Argazkian, Alde Hemendik! Eguna iragartzeko Algortako hainbat tokitan jarritako guardia zibil baten karikaturak salatzen du Getxoko Udalak hainbat tasa ez diola kobratzen Algortako kasernari / © Algortako Ernai.