Profila
Luis Rojas Marcos (Sevilla, 1943) New Yorkeko Unibertsitateko Psikiatrian katedraduna da, baita New Yorkeko Medikuntzako Akademiako, Osasun Publikoaren Amerikar Elkarteko eta Medikuntza Aringarriaren Amerikar Akademiako kidea ere. 1975an, Bilboko Unibertsitateko Medikuntzan eta Kirurgian doktorea izendatu zuten. Bere tesia, “La barrera del lenguaje”, Jose Guimon unibertsitateko katedradunak zuzendu zuen. Rojas Marcos irakaslearen eta EHUren arteko harremana jarraitu da New York eta Bilboko Psikiatria Sailen elkarlanaren bitartez.
Rojas Marcosek, Honoris Causa doktore izendatu berriak, elebitasunari buruzko ikerkuntza klinikoan eginiko lanaz argitaratu ditu hainbat artikulu Estatu Batuetako zientzia-aldizkari onenetan, hala nola, "Archives of General Psychiatry" eta "American Journal Psiquistry" aldizkarietan, eragin-indize handienekoak biak ala biak. Gainera, dibulgazio-lan handia egin du, egunkarietan artikuluak idatziz eta hainbat liburu argitaratuz, besteak beste, “La ciudad y sus desafíos”, “Las semillas de la violencia”, “Nuestra incierta vida normal” edo “Superar la adversidad: el poder de la resiliencia”.