Algortako Ernairen prentsa oharra
Getxoko UPyDren oharraren harira
Lehenik eta behin, Getxoko UPyD eta “kazetari” honen egozentrismo eta biktimismoa salatu nahi dugu. Maiatzaren 2ko goizean Algortan zehar agerturiko “txingote militarrak” Guardia Zibilaren agenteen irudi karikaturizatuak dira, haien presentzia itogarria salatzeko jarriak izan direnak; ez inor mehatxatzeko edota kikiltzeko. Hortaz, ez itzazue erasoak ez dauden tokian bilatu zuen burua biktimatzat joz; ez baitzarete munduaren erdigunea.
Bigarrenez, argi geratu da kazetari, edo hobeto esanda, sasikazetari honen profesionaltasun eza. Kazetari anonimo honek lan egiten duen komunikabidean albisteak honela egiaztatu eta ziurtatzen baldin baditu, agerian dago zer nolakoa den bere argitalpenen hartzaileek jasotzen duten desinformazioa eta manipulazioa.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu UPyD eta sasikazetari honi, egin diguten publizitateagatik eta gure mezua zabaltzeko emandako aukeragatik.
Indar okupatzaileak alde hemendik!
Algortako Ernai