Etzitik aurrera, astelehenetik landa, Getxoko Udalak Areetako Mesedeetako kaleko eta gertuko guneetako herriko argi sareak zaharberritzeko lanak abiatuko ditu. Lan horien helburua da instalazioen kontserbazio-egoera hobetzea eta haien funtzionamendua behar bezalako segurtasun baldintzetan bermatzea. Hain zuzen ere, herriko argien kanalizazioak eta sare elektrikoak berrituko dira aipatu eremuan. Batez ere, lanak honako toki hauetan egingo dira: Mesedeetako kalean, Areetako etorbidea eta Klub kalearen artean; Andres Larrazabal kalean, Mesedeetako eta Zugatzarte etorbidearen artean; eta Areetako etorbidean, Kale Nagusia eta Urkijo kalearen artean (atalondo bikoitien aldean). Lanak egiteko aurreikusitako epea lau hilabetekoa da. Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, udal arduradunak saskibaloian jolasten urtarrilean argiteria berria jarri zen Iturgitxi parkean, artxiboko irudian / ©
Getxoko Udala.