"Txosnak herri erdira!" kanpainaren oharra
Badira urte batzuk txosna gunea osatzen dugun eragileok kiroldegiaren parean dagoen parkinga uzteko asmoa genuela. Urteetan zehar udalaren erantzun ezezkorraren ondorioz leku aldatzerik ez da gauzatu, baina aurten aldaketa lortzera goaz!
Izan ere, aurtengo, 2014ko San Agustin jaietarako proposamen zehatza daukagu eta udala zein jai batzordearekin egin bezala, honen bitartez zuei ere proposamenaren berri eman nahi dizuegu.
Txosna gunea Martiartu kaleko aparkalekuan kokatzea da gure asmoa. (Metroaren atzekaldean, Santi alboan)
Badira urte asko jaiak eremu honetan egiten zirela, eta aurten jai gune zabal eta erakargarria egitearen aldeko apustua egiten dugu.
Erandio Altzagako “Erdi gunean” egoteko arrazoiak asko dira, eta leku aldaketa bideragarria izateareakin batera, Erandioko San Agustin jaientzako onuragarria izango delakoan gaude:
- Jai gunetik, taberna, metro, zein plazara erosoago mugitzeko aukera, dena hurbilago egongo baitzen
- Aldaketarekin, kiroldegiaren parean dagoen parkingean kotxerik ez litzateke kendu behar, beraz kotxe gutxiago izango ziren kaltetuak.
- Tartanga kaleak dituen gune ilun eta bakartiak ez lirateke arrisku izango.
- Kiroldegiko gunea handiegia izaten ohi da jaietan egoten den jende kopururako.
Gure proposamena zentzuzkoa eta bideragarria delakoan, jaso besarkada bat.
Gora Erandioko jai herrikoiak!
Ekimenaren kartela