Bidezko merkataritzari buruzko erakusketa zabaldu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 14a, 20:47

"Getxo, bidezko merkataritzako hiria" izeneko erakusketa estreinatu zen herenegun Algortako azokan, Emaus gizarte fundazioak antolatuta, Getxoko Udalaren laguntzaz. Bertan, bidezko merkataritzaren aldeko hirien programaren kartelak izango dira ikusgai datorren asteartera arte. Ekimena, pasa den larunbateko Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren harira antolatu da, berau ospatzeko. Erakusketan, hainbat kartelen bidez merkataritza mota hau zertan datzan azaltzen da eta zer suposatzen duen ere. Ordutegiak goizeko 8etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 5etatik 8etara dira, astelehenetik larunbatera. Azken egun horretan goizeko ordutegia baino ez da izango. Getxoko Udalak gogoratu duenez, udalerriak Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriaren egiaztapena berritu du aurten, eta horrela 2012an emandako estatusa edukitzen segituko du. Urte hartan, Bilborekin batera, aipamena jaso zuen EAEko lehen hiria izan zen. Aurten, Getxo berriztapena lortu duen lehena izan da. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkateak izendapena jaso zuen 2012ko azaroaren 16an, Pilar Reifs Ideas GKEren presidenteordearen eskutik / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun