Auto klasikoen erakustaldia izango da bihar Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 17a, 22:10

Bihar, igandearekin, Ibilgailu Klasikoen Erakustaldia hartuko du, zazpigarren urtez, Plentziako hiribilduko Astillero plazak. Bertan, Plentzia Classic elkarteak antolatuta, bi eta lau gurpileko harribitxiak ikusteko parada izango da, goizeko 9:30ak eta arratsaldeko 4ak bitartean. Antolatzaileek 25 urteko antzinatasuna eskatu diete ibilgailuei topaketan parte hartu ahal izateko. Gauzak horrela, egitaraua hiru ekimenez osatuko da: eguerdian hasi eta ordu batez inguruak zeharkatuko dituzte kotxeek, hasierako tokira bueltatzeko. Ondoren, 14:30ak aldera, Plentzia Classic elkarteak garaikurrak banatuko dizkie urrunenetik heldutako gidariei zein bere autoa hoberen zaindu edo ibilgailu zaharrenak eramango dituztenei. Horren ostean, luncha izango da. Argazkian, urtean behin antzinako ibilgailuen topaketa antolatzen du Plentzia Classic elkarteak.

Ekimeneko kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun