1998an Euskal Herritarrok sortu zenean berriro ere hasi zen lan politikoa egiten koalizio horretan. 1999ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundetan EHren zerrendakide izan zen. Espainiako Alderdien Legearen ondorioz ilegalizatutako Iruñea Berria zerrendan ere hautagaia izan zen, baita Herritarren Zerrendan ere, 2004an.
Maila sindikalean Izquierda Sindical korrontean egon zen, CCOOri lotua. Ondoren LABen militatzen hasi zen. Internazionalismoan lan egin du, batez ere Komite Internazionalistak taldean. Izquierda Anticapitalistatik gertu dagoen "Viento Sur" aldizkarian idazten du.
2010ean erretiroa hartu ondoren politikari ekin zion buru-belarri. 2011n, EA, Aralar, Alternatiba eta ezker abertzaleko independenteak batu zituen Amaiur koalizioaren ordezkari hautatu zuten Espainiako Kongresuan. Cuadra "independiente" gisa aurkeztu zen koalizio horretan. Diputatu legez sona handia hartu du, berak protagonizatutako hainbat bideok zabalpen handia izan dutela YouTuben eta sare sozialetan.
2012ko irailan euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrean Espainiako Poliziak kolpatu zuen. Bere argazkia, kolpea jasotzen diputatu akta erakusten zuen bitartean, "Financial Times" egunkarian agertu zen, azalean.
Ekimeneko kartela

Sabino Cuadra Lasarte Amaiurren diputatuak hitzaldia emango du gaur Astrabuduako Josu Murueta kultur zentroko areto nagusian, arratsaldeko 7:30ean. Ekitaldia EHBildu koalizioak antolatu du Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainaren baitan, Herriek Erabaki hautagaitza bultzatzeko. Halere, Cuadrak Europaz gain hainbat gai jorratuko du mintzaldian zehar, hala nola erabakitzeko eskubidea, Espainiako Kongresuan bizi izandako uneak, argitaratu berri duen "Arrojado a los leones" liburua eta abar luze bat. "Pertsona kementsu eta konprometitu" horren azalpenak aditzera deitu du koalizio abertzaleak. Argazkian, polizia bat Cuadrari oldartzen 2012ko greba batean / cc-by-nc Ateak Ireki.