Uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean ospatuko dira aurten Algortako San Inazio jaiak. Hain zuzen ere, horien irudia izango dena aukeratzeko, kartel lehiaketa deituta du Algortako Jai Batzordeak, urtero legez. Proposamenak aurkezteko epemuga ekainaren 4a eta, beraz, bi aste besterik ez dira gelditzen lehiaketan parte hartu ahal izateko. Lanak aurkezteko parte hartzaileek Algortako Villamonte plazako A4 zenbakian dagoen
Eztabaida gunera jo beharko dute. Egun horretan jai batzordeak osatutako epaimahaiak hiru aukeratu eta Internet bidez zabalduko ditu, jendeak gogokoena bozka dezan ekainaren 11ra arte. Edozein zalantza izanez gero,
aixerrota.jaibatzordea[abildua]gmail.com e-posta helbidera jo daiteke. Saritu gabeko kartelak, berriz, egileei itzuliko zaizkie. Irabazleak 150 euro jasoko ditu. Argazkian, koadrilen jaitsiera artxiboko irudian.