EA: “Onartezina da Gotzon Sanchezi egindako jazarpena”

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 22a, 01:53

Eusko Alkartasunaren iritziz, Coca Colaren kanpaina bertan behera uztea lana izan, politikan parte hartu eta pentsatzeko askatasunerako dugun eskubidearen kontrako eraso zuzena da. Eusko Alkartasunaren iritziz onartezina da Gotzon Sanchez aktorearen kontra Dignidad y Justiciak egin eta Coca Cola multinazionalak onartutako jazarpena. Alderdiak elkartasuna helarazten dio aktoreari eta azpimarratu du proiektu legal batekin politikoki konprometituta dagoen pertsona bat libreki lan egin dezan galaraztea giza eskubideen kontrako ekimena dela. Eusko Alkartasunak esan duenez, erabakia lan arloko boikota da, pertsona guztiak politikan parte hartzeko duten eskubidea erasan eta Gotzon Sanchez zigortzen du euskal gizarteak gehiengoaren abalaz babesten duen mugimenduari babesa emateagatik. Arrazoi ideologikoarengatik lan bazterketa jaso du Sanchezek, alderdiaren ustez, horrela konpromiso politiko zehatza duten pertsonak beldurtu nahi da, gainera. Eusko Jaurlaritzari deia egin dio Eusko Alkartasunak euskal hiritar bat bere pentsaera politikoarengatik jazarpena jaso duela eta bere gaitzespena erakusteko. Argazkian, Sanchez Karmele Tirapu Etxerateko kidearekin batera "Euskal Herrian eman aukera bakeari" lelopeko kartela sostengatzen, beranduago Europako Auzitegiak legez kanpo jarritako 197/2006 doktrina salatzeko ekitaldi bat iragartzen / © Herrira.

Coca Colak zentsuratutako bideoa (© Coca Cola)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun