Ekimena Getxoko Udalak bultzatzen duen zurrumurru arrazisten kontrako estrategiaren barruan kokatzen da eta baita azken hilabeteotan Julio Caro Baroja eta Aixerrota institutuetako ikasleak “Egin ekintza bat aniztasunaren eta inklusioaren alde” lelopean aurrera eramaten ari diren hausnarketa-jarduerak ere.
Kanpainak pertsona orori eskatzen dio bere eguneroko bizitzan ekintza bat egiteko aukera, aniztasuna eta integrazioa sustatze aldera. 12 eta 16 urte bitarteko gazteek UNESCOk sortutako “Aniztasunak: sormen jolasa”rekin ere lan egiten ari dira. Jolas hori pasa den otsailean aurkeztu zuten heziketa jardunaldi batean, Getxoko Berritzegunearen partaidetzaz.