Erantzukizunak argitu, eta, eta arau-hauztea izan dela ondorioztako balitz hartu beharreko neurriak aplikatzeaz haratago, ekintza honen larritasuna azpimarratu behar da, gainera, kontuan hartuta badela beste bat udal hedabideen kudeaketa txarrean. Rankinetan, Getxo Estatuko udal gardenetarikoen artean agertzen bada ere, titulua emateko orduan edukietarako irisgarritasuna kontuan hartzen delako da, eta ez edukien analisian oinarritutako azterketa batek halakorik adierazten duelako. Edukiak aztertuta, oso nabarmena da udal hedabideetan informazio instituzionalak duen pisua; auzo-bizitzak, elkarteek edo jende-taldeek sortzen dituzten albisteak alboratzen edo ia azaltzen ez diren bitartean, ez bada erakunde-bizitzarekin erlazionatutako gaietan. Hau da, udal hedabide horietan informazio-funtzioa goitik behera gauzatzen da, eta gobernu-funtzioaren helburu propagandistikoak lehenesten dira zerbitzu publikoen irizpideen gainetik.
Duela urte batzuk, Getxon bazegoen udal hedabideen gaineko kontrol-kontseilu bat, beste komunikabide publikoetan dagoen antzekoa- zeinetan alderdiak proportzionalki ordezkatuta ziren-, eta osoko udal bilkurari zegoekion zaintzeko funtzioa. Kontseilu horren desagerpenak eta zaintza bilkuratik kentzeak, berriz, aukera eman zion gobernu taldeari –eta kudeaten duen alderdiari- hedabideak nahi bezala kudeatu eta maneiatzeko. Egia da, esaterako, 2010ko Ikus-entzunezko Lege Orokorrak udal gobernu-organuen eskuetan uzten duela zerbitzu publikoaren funztioaren kontrola, baina, era berean, jasotzen du hedabide publikoen lerro editoriala gidatu behar duten irizpideak ordezkaritza anitzeko organu batek egin beharko zuela, zeinak bere hedadura-esparruan dagoen aniztasun politiko eta soziala islatuko dituen.
Halako organu batek lagundu ahalko luke udal komunikabideek, zerbitzu publiko diren heinean, dagozkien funtzioak bete ditzaten, Catalunyako COM Ràdio sareko irratiek azaldu zutenak: “kalitatezko zerbitzu publiko bat eskatzean, non gertuko komunikazioa garrantzitsua eta beharrezkoa den, informazio-eskubidea bermatzeko, aniztasun demokratikoa laguntzeko, kultura eta hizkuntza babesteko, eta heldu berrien integrazioa errazteko”.
Itxaso F. Astobiza eta Arantza G. Paz, EHUko Gizarte eta Komunikazio Fakultateko irakasleak.