Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen parte hartzea %24,94koa izan da Bizkaian arratsaldeko 2etan. Gauzak horrela, parte hartzea EAEn (%24,38) zein Estatu espainolean (%23,89) baina zabalagoa izaten ari da gure foru lurraldean. 2009ko datuei erreparatuz, hautesle bizkaitarren %0,76 gehiago joan da bozkatzera aurtengo hitzorduan. Halere, eskualdean, oso emaitza gora-beheratsuak izan dira herriz herri. Gauzak horrela, Getxo (%26,32) eta Plentzia (%25,48) ari dira mediatik eta 2009ko parte hartzetik gora; Erandio (%22,98), Leioa (%22,47) eta Sopelan (%23,02) Bizkaiko mediatik behera ibili arren orain bost urte baino parte hartze zabalagoa dute; Gorlizen (%25,87) Bizkaian baino portzentaje handiagoz hurbildu dira hautestontzietara, nahiz eta 2009ko datuak ez gainditu; eta Barrika (%22,64), Berango (%22,25), Lemoiz (%24,07) eta Urduliz (%22,75) bi datuetan atzetik jarri dira. Uribe Kostarrek 39 zerrenda dituzte aukeran. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 738 hauteskunde zentroak zabaldu dira ia arazorik gabe, Donostian eta Gaztelun silikonaz itxi baitute sarrailak. Guztira, haietatik 299 zentro dira Bizkaian, 1.192 hauteskunde-mahai dituztenak.