Carlos Iturgaiz Angulo eskualdeko eurolegebiltzarkide euskaldun bakarrak (PP) goizeko 9:30ak aldera bozkatu du Areetako hizkuntz eskolan. Inkesta guztien arabera jesarlekuan errepikatuko duen Areetako bizilagunak hiritarrei eskatu die hautestontzietara hurbiltzeko "eskubide bat delako" eta "bai euskaldunok eta baita espainolok ere gaur asko dugulako jokoan". Iturgaizen ustez, "gaurkoa ez da beste egun bat, gure bizitzak eragingo dituen Legebiltzarra aukeratuko baita". Gauzak horrela, nabarmendu du badela jendea "Europaz paso" egiten duena baina kontuan hartu behar dela "Europak ez duela gutaz paso egiten". Gaurko espero den abstentzio tasa handiaren inguruan desio bat besterik ez du azaldu: Espainia "gehien bozkatzen duen herrietako bat" izatea. Bere ustez, PPk abstentzioaren aurka egin du. Halere, onartu du EBren "erronka" parte hartze eskasa gainditzea izan behar dela eta abstentzioa "altua izatekotan, Europako Legebiltzarreko lehenengo erabakia erakunde eta hiritarren arteko urruntzeaz hausnartzea izan beharko litzateke", azaldu du. Argazkian, Carlos Iturgaitz botoa ematen Areetan gaur goizean / © EAEko PP.