Eider Gardiazabalek parte hartzera deitu du, "gauzak aldatzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 25a, 20:25

Eider Gardiazabal Rubial, Ramon Rubial PSOEko buruzagi historiko erandioztarra zenaren iloba eta Eurolegebiltzarrerako hautagai sozialista Bilbon izan da goizean, bozkatzen. Iruarteta ikastetxetik, dei egin die hiritarrei hauteskunde zentroetara hurbil daitezen. Bere ustez, "Europak jarraitu behar duen bidea" erabakitzeko "minutu bat galtzeak merezi du". Era berean, "Europarako nahi dugun proiektua" gaur hautestontzietatik aterako dela gogoratu du Gardiazabalek. "Boto garrantzitsua da eta Europak jarraitu behar duen bidea aukeratzeko eta proiektu horretan parte hartzeko domeka baten minutu bat galtzea ere garrantzitsua da", azaldu du inkesta guztien arabera jesarlekua errepikatuko duen eurolegebiltzarkideak. Hauteskunde zentroetaraino hurbiltzeak "merezi duela" eta "bozkatuz parte hartu eta gauzak alda daitezkeela" ziurtatu du Gardiazabalek. PSE-EEko hautagaia Patxi Lopez alderdiko idazkari nagusi eta EAEko lehendakari ohiarekin batera agertu da. Argazkian, Eider Gardiazabal Rubial Barakaldon emandako mitin batean / cc-by-nc-sa PSE-EE.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun