"Estatuan Herriek Erabaki (EHBildu) hautes-paperak desagertzen ari dira. Dena etxean jokatzen dugu, beraz, mundu guztia bozkatzera joatea inoiz baino garrantzitsuagoa da". Horrelako mezuak, usu ikusi dira azken orduotan sare sozialetan, EHBilduko kide eta zaleek barreiatuta. Batzuek Aragoi eta Andaluzian bereziki gertatutako kasuak salatu dituzte. EHBildu koalizioak berak baieztatu du hainbat irregulartasun salatu duela Hauteskunde Batzorde Zentralaren aurrean eta boto-paper guztiak hauteskunde zentro guztietan egotea aldarrikatu du. Era berean, nabarmendu du Trebiñuko mahaietan EHBilduren zerrendak hauteskunde zentroetatik kendu ez ezik horrelakoak baliogabetzat joko dituztela esan dietela. Mahaikideen arabera, bertan, Los Pueblos Deciden-en (EHBilduk, BNG eta beste alderdiekin batera osatutako koalizioaren espainolezko izena) boto-paperak erabili behar dira. Koalizioak bertsio hori gezurtatu du. Aurretik, goizeko 11ak aldera bozkatu du Josu Juaristi zerrendaburuak, Azkoitiako udal liburutegian. Argazkian, Josu Juaristi Sopelan emandako mitinean.