Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen parte hartzea %35,57koa izan da Bizkaian arratsaldeko 6etan, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Gauzak horrela, parte hartzea EAEn (%34,29) zein Estatu espainolean (%34,08) baina zabalagoa izaten ari da gure foru lurraldean. 2009ko datuei erreparatuz, hautesle bizkaitarren %1,80 gehiago joan da bozkatzera aurtengo hitzorduan. Eskualdean, udalerri ia guztietan egin du gora parte hartzea, orain dela bost urteko datuekin erkatuz gero. Salbuespen bakarra izan da: Gorliz. Herri horretan, aurreko hauteskundeetan baino 0,41 puntu altuago izan da oraingo honetan abstentzioa, guztira %36,62k boto eman duela. Gauzak horrela, Bizkaiko mediatik gora ari dira bozkatzen Getxon (%38,57), Gorlizen, Lemoizen (%39,13) eta Plentzian (%37,79). Lurraldeko bataz-besteko datuaren azpitik ari dira berriz, Barrikan (%34,95), Berangon (%32,89), Erandion (%33,31), Leioan (%32,83), Sopelan (%33,65) eta Urdulizen (%34,32). Argazkian, Darth Daverrek botoa eman du Leioan, ezpata laser eta guzti. Kaskoa kendu behar izateaz aparte ez du bestelako arazorik izan / © Leioako EHBildu.