Marine Le Pen-en Fronte Nazional ultraeskuindarrak irabazi lituzke Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak Frantzian, lehenengo inkestek zabaldu dutenez. Datuak, gainera, Hollande presidentea kezkatzeko modukoak lirateke gainera. Izan ere, hauteskunde ikerketek FNri 25 jesarleku ematen dizkiote, 19 UMP alderdi eskuinarrari, 13 PSri, 7 Modem zentristari, 6 berdeei eta 4 Ezkerreko Fronteari. Ipar Euskal Herrian ere, garrantzi handia luke ultraeskuinak jasotako babesa, Hendaian, adibidez, bigarren alderdia izan dela (%14,99). Beste puntan legoke Grezia. Bertan, alderdi komunista ezik ezkerreko indarrak batzen dituen Syriza alderdiak hauteskundeak irabazten dabil botoen %75 zenbatuta. Sufragioen %26 eta %30 artean lortu izan ei dute datu horien arabera. Atzetik gelditu dira Demokrazia Berria eskuindarra (%23-%27) eta Urrezko Egunsentiaren neonaziak (%8-%12). Danimarkan ultraeskuina lehenengo indarra litzateke inkesten arabera eta Alemanian zein Austrian ere neonaziek ordezkaritza lortuko lukete. Argazkian, Marine Le Pen Fronte Nazionaleko buruzagia / cc-by Remin Noyon.