Ondarruko nazio manifestaziora joateko garraioari dagokionez, 10:30ean hartu ahal izango da Villamonten, 10:45ean Itzubaltzetako Simply supermerkatuan eta 11:00etan Leioan, Txomin Arestin, musika eskolan.
Elkartasun Astea
Astelehena 26
19:00 "Km 0" zine-foruma, Villamonteko kultur etxean.
Asteartea 27
19:00 "Presoen aldeko borrokaren ibilbide historikoa" hitzaldia, Eztabaida gune antiautoritarioan. Hizlariak: Iñako Goioaga, Julen Larrinaga eta Jagoba Terrones.
Asteazkena 28
20:00 "Elkartasunak izen-abizenak ditu" elkarretaratze berezia, Telletxen (antzinako barrerak).
Osteguna 29
19:00 "Arrojado a los leones" liburuaren aurkezpena, Sabino Cuadraren eskutik, Abian herriko tabernan.
20:30 Moby Dick abeslariaren kontzertua, Hator amnistia tabernan.
Ostirala 30
20:00 Azken Ostirala. Elkartasunari omenaldia Telletxen... eta ondoren bideo-jaia Hator amnistia tabernan.
Larunbata 31. Elkartasun Eguna
10:30 Autobusak Villamontetik, "Preso gaixoak etxera!" lelopean Ondarrun izango den manifestazio nazionalera joateko. Izen-emateko zerrendak Abian eta Hator tabernetan.
15:00 Sagardo Eguna + pintxo goxo-goxoak, Abian herriko tabernan.
21:00 4 Anai eta Orreaga 778 taldeen kontzertua (5 euro), Txorimalo gaztetxean.
Dispertsioaren Aurkako Eguna
Ekainak 7, larunbata
13:00 Ekitaldia katea inguruan. Horren ostean, poteoa eta musika.
15:00 Bazkaria. Txartelak (12 euro) Abian, Hator eta Branka tabernetan.
"Km 0" zine-forumarekin (19:00etan, Villamonteko kultur etxean) emango diote hasiera gaur, Algortan, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkartasun asteari. Larunbatera bitartean, hitzaldia, kontzentrazioak, liburu-aurkezpena, kontzertua eta bideo-jaia izango dira. Hilaren 31rako, berriz, autobusak jarri dituzte eskualdean, "Preso gaixoak etxera!" lelopean Ondarrun izango den manifestazio nazionalera joateko. Izen-emateko zerrendak Algortako Abian eta Hator, Itzubaltzeta / Romoko Branka eta Leioako Kurkudi tabernetan daude jada. Elkartasun Astearen egitarauarekin jarraituz, egun horretan, Sagardo Egunaz eta pintxo goxo-goxoez disfrutatzeko aukera egongo da Abianen, 15:00etatik aurrera. Gauari dagokionez, 4 Anai eta Orreaga 778 taldeen kontzertua (5 euro), Getxoko Txorimalo gaztetxean. Amaitzeko, ekainaren 7an, larunbatarekin, Dispertsioaren Aurkako Eguna egingo dute Algortan. Bazkarirako txartelak (12 euro) salgai daude jada Algortako Hator eta Itzubaltzetako Branka tabernetan. Egun, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) 494 kideen artean,