
Kutxabank-en pribatizazioaren inguruan
ELAk duen iritzia ezagutzera emateko asmoz, Adolfo Muñoz "Txiki" sindikatu abertzaleko idazkari nagusiak, "Kutxabank, alternatibas a la privatizacion" hitzaldia emango du gaur Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute eta hitzaldia irekia izango da. Bertan, ELAk kaleratu berri duen txostena azalduko du Muñozek. Txosten horren arabera, kutxa eta bankua izatea ez da gauza bera, banku bihurtzeko prozesua nahita bultzatu da eta legeriak horretara zein kapitalaren zati handia esku pribatuetan uztera ez du behartzen. Era berean, ekainaren 21erako Kutxabanken balizko pribatizazioaren aurka ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek zein hamaika gizarte eragilek gaur
deitutako manifestazioaren berri emango du Muñozek. Algortako hainbat tokitan, hitzaldiaren kartelak kendu, apurtu eta lurrera bota dituzte hainbat ezezagunek. Argazkian, manifestazioa iragartzeko egindako prentsaurrekoa / © ELA.