Gizonezko bat atxilotu dute Getxon laban batez egindako erasoa egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 27a, 20:41

Bilboko ertzain-etxeko agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu dute bart gauerdian Getxo udalerrian, arma zuriarekin egindako lesio delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, atxilotuak gizonezko bati labana batekin eraso egin zion borroka baten baitan. Gertakaria maiatzaren 18ko 21:30 aldera gertatu zen, Bilboko Iturribide kalean. Oraindik ere argitu gabeko arrazoiak tarteko, bi gizonezko kalean zen beste gizon batengana hurreratu ziren, eta, besterik gabe, eraso egin zioten. Labana bat atera eta biktimari labankada bat ematen ere saiatu zen erasotzaileetako bat; defendatzen saiatzean, biktimak ebakiak jaso zituen esku batean. Erasoa ikusi zuten hainbat lekukok biktima artatu eta Ertzaintza ohartarazi zuten. Patruilak bertaratzean, erasotzaileek korrika ihes egin zuten. Abian jarritako ikerketaren ostean, bart gauerdien "erasotzaileetako bat" lokalizatu, identifikatu eta atxilotu ahal izan zuen Ertzaintzak Getxon, polizia iturriek diotenez. Ertzaintzak, bere aldetik, ikerketa zabalik du erasoan parte hartu zuen "beste gizonezkoa" atxilotzeko asmoz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun