"Besteen proiektuez jabetzea" leporatu dio Getxoko PPk EAJri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 28a, 19:53

Bilboko Portuko Agintaritzak gaur egin du bidaiari-ontzien kai berria inauguratzeko ekitaldia, eguerdian, Getxoko Kirol Portuan. Eta "gonbidatuta ez" zegoen arren, "getxoztar bezala" horretan parte hartu du Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak. Hain zuzen ere, "euro bat ere jarri ez duen proiektuez jabetzea" leporatu dio PPkoak EAJri. Arruek nabarmendu duenez, ekitaldiren buru izan dira Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Imanol Landa Getxoko alkatearekin batera. Espainiako Gobernuko Portu Zuzendaritza, ordea, "ez dute gonbidatu ere egin", eledun popularraren arabera. Arrueren hitzetan, azpiegitura berria egiteko 16,5 milioi euro jarri dute Madriletik; eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sosik ere ez. Hori dela eta, "inauguratzeko proiekturik ez daukatenez, besteen merezimenduen jabe egitea" egotzi die jeltzaleei. Argazkian, gaurko ekitaldian parte hartu duten agintariak / © Getxoko PP.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun