Gaur, asteazkenarekin, "Beste eredu ekonomiko bat posible da: banka etikoa eta ekonomia solidarioa" izeneko hitzaldia hartuko du Sopelako Kurtzio kultur etxeak, 19:30etik aurrera. Plaza Beltza kultur elkarteak antolatu du ekimena eta
Fiare banku etikoaren kide bat solastatuko da. Fiare erakundea "gizarte zuzenago baten aldeko baloreak dituen ekonomia eraikitzeko finantzen merkatuaren barruan bestelako aukerak sortu nahi dituzten pertsona eta erakundeen sarea da", antolatzaileen arabera. Fiare Banca Popolare Etica kreditu kooperatibaren agente bakarra da Estatu espainolean. Hego Euskal Herrian Fiare fundazioak 1.618 bazkide ditu, ia 2 milioi euroko kapitala jarri dutenak. Bulego bakarra dute, Bilboko Santa Maria kaleko 9. lonjan. Halere, Gasteiz, Irun, Zarautz, Beasain, Eibar, Iruñea eta Donostian ere batzarrak egiten dituzte. Argazkian, Fiareren aurkezpen bat Sabadell-en / cc-by-nc-sa Albir.