Itzubaltzeta / Romoko Koadrila Eguneko kartela

Pasa den asteburuan Sopelan egin bezala, larunbat honetan bere egun handia ospatuko dute Itzubaltzeta / Romoko koadrilek. Iaz bezala, gazteek beraiek antolatu dute egitaraua, aurreko zazpi urteetan bertako jai batzordeak prestatu zuela ekimena. Dagoeneko, bederatzigarren urtemugara heldu da herriko jaiak gertu daudela iragartzen duen neska-mutilen topagunea. Gauzak horrela, eguna goizeko 11etan abiatuko da, hileko azken larunbatetan egiten den Erromotruk nekazaritza, artisautza eta truke azoka dela medio. San Jose elizaren atarian izango dira saltokiak. Koadrila Eguneko egitaraua ofizialari dagokionez, txupina eguerdian botako dute, ordu berean hasiko dela jaietako irudiak aukeratzeko jai batzordeak antolatutako herri bozketa. 12:15ean, berriz, trikipoteo batez herriko kaleak girotzeari ekingo diote esnatu diren gazteek. Argazkian, orain bi urteko Koadrila Eguneko argazkia.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!