Asteburu honetan izango dira Lamiakoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 29a, 14:35

Leioako San Juan jaietarako berotzen hasiko dira asteburu honetan Lamiakoko jaiekin. San Máximo auzoko patroiaren omenez, ostiraletik igandera izango dira Maskarada eta gainontzeko ospakizunak. Horrenbestez, bihar, Mari, Aker, Inguma eta beste hainbat pertsonai mitologiko Lamiakoko kaleetan barrena ibiliko dira. Arratsaldeko 5:30etik aurrera eta gaua bitartean, magiaz beteko dituzte Leioako inguru horretako txoko guztiak. 1978tik hona, Euskal Herriko mitologiaren antzezpena egiten du urtero Lamiako Maskarada kultur elkarteak, urte bakar batean huts egin zuela. Alde batetik, jentil mitologiaren eta kristautasunaren arteko borroka uztartzen dute. Eta bestetik, auzoari berari izena ematen dion Lamiaren istorioa. Horrez gain, lapiko lehiaketaren lehenengo edizioa, haurrentzako jolasak, goatekea eta beste hainbat jarduera egongo dira asteburuan zehar. Argazkian, Maskarada Lamiakon.

Lamiakoko Jaiak 2014 (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun