Sariak
- “Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak” arloan, Borja Crespo. Zinema zuzendaria eta ekoizlea, idazlea, ilustratzailea eta komikigilea.
- “Arte plastikoak” atalean, “Antzezaleak” Getxoko artisten taldea, udalerrian 32 urte baino gehiagoko ibilbidea duena.
- “Arte Eszenikoa”-n, Natalia Monge. Dantzaria, koreografoa, irakaslea eta “Organik” konpainiako zuzendaria.
- “Musika Klasikoa eta Garaikidea” atalean, Isabel Urrutia. Piano-jotzailea eta konpositorea.
- “Gaur egungo Musika”-n, El Inquilino Comunista. Estatuan erreferentea den indie rok taldea eta Getxo Sounden aintzindaria.
- “Literatura”-n, Elena Moreno. Idazlea eta Kazetaria.
- “Diseinua”-n, Ana Roquero. Industria-diseinatzailea, “Red Dot” izen handiko nazioarteko saria jaso duena bere Jomon izeneko baxeragatik.
- “Arkitektura eta Eremu Publikoa” sailean, “G&C Esudio”. Getxon dauden Biscaytik proiketuaren egoitzan (Bake Eder etxaldea) birgaitze lanak egin dituztenak.
- “Gastronomia”-n, Martina de Zuricalday-ren gurinezko-opila. Nazioarteko mailan ezaguna den opila, ehun urte baino gehiago udalerrian egon den enpresa horrek egindakoa.
- “Kultura Hezkuntzan eta Baloreetan”, Paul Rios. Lokarri-Akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareko koordinatzailea.
- “Berrikuntza Kultura”-n, Juan Torre. Ikusteko desgaitasuna duen argazkilariak eta kazetariak, “Ikutzeko irudiak” izenekoaren sustatzaileak.
- “Kultura Ondarea, hautemangarri eta hautemangaitza”-n, Algortako Portu Zaharra.
- “Ibilbide Profesional eta Artistikoa”-n, Mikel Albisu aktorea eta J.J. Rapha Bilbao idazlea.
- “Aixegaztea” saria, etorkizun handiko gazteentzat, Carlos Goikoetxea pianojotzailea.