Plentziako EH Bilduk gaineratu duenez, "EAJk kontramozio bat eraman zuen plenora, Aldundiari egin beharreko edozein eskaerari atzeratzeko asmoz". Are gehiago, udal batzarrean adierazi ei zuten jeltzaleek, geltokiaren ingurua hain arriskutsua ez dela, “azken zazpi urteetan bi istripu besterik ez direlako egon, Ertzaintzaren datuen arabera”.
Plentziako metro geltoki inguruan "zer gertatzen ari den" argitzeko, aldizkaritxoa (pdf) plazaratu du EH Bilduk:
Bizkaiko Foru Aldundiari metro geltoki ingurua "seguru eta duina" egin dezala eskatzeko proposamena onartu zuen atzo Plentziako Udalbatzak, Talde Independentearen eta EH Bilduren botoei esker. EAJ abstenitu egin zen. Geltoki parean disuasio-aparkalekua eraikitzeko asmoa dauka 2010etik Bizkaiko Garraio Partzuergoak. Eta dagoeneko huraxe eraikitzeko hitzarmena bidali omen dio Udalari, ingurua atontzeko eskatuz. Baina, EH Bilduk mahaigaineratu duenez, "hori ezinezkoa da", bertoko errepideak Aldundiarenak direlako. Bestalde, orain arte, geltoki pareko BI-2122 errepidea konpondu eta mantentzeko "inolako borondaterik ez" du erakutsi foru erakundeak, nahiz eta oinezko zein ibilgailuentzat arriskutsua den. Aldundiak agindua alde batera utziko duen beldur, eta maiatzeko bi bilera informatiboetan azaldu bezala,herri mobilizazioa beharrezkotzat jotzen du