Zerbitzuan hildako ertzainak omenduko dituzte igandean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 29a, 23:03

Zerbitzu-egintzan hildako ertzainak omentzeko eta polizia-lana saritzeko dominak emateko ekitaldia izango da igande honetan, ekainak 1, Erandio Landako ertzain-hirian. Ekitaldia goizeko 12etan egingo dute, Iñigo Urkullu Renteria EAEko lehendakaria buru izango dela. Berarekin batera, Estefania Beltran de Heredia Arroniz Segurtasun sailburua, Gervasio Gabirondo Fernandez Ertzaintzako zuzendaria eta Eusko Jaurlaritza, Ertzaintza eta sindikatuetako beste arduradun batzuek babestuko dituzte hildako polizien senitartekoak, biktimen elkarteek bezala. Aurreko urteetan ETAk hildako ertzainak oroitzeko hainbat ekimen burutu bazen ere, 2013ra arte ez zen ekitaldi bateratu eta ofiziala eratu. Orduan, Aserfavite-k (terrorismoaren biktimak diren ertzain eta senideen elkartea) ekainaren lehenengo igandea proposatu zuen ETAk hildako ertzainak omentzeko data legez finkatzeko. Sindikatu eta erakundeak bat etorri ziren eta iaz Arkautin egindako ekitaldian erakunde armatuak eraildako Carlos Diaz Arkotxa superintendentea eta beste 13 ertzainak gogoratzeaz gain, zerbitzu-egintzan hildako beste 21 ertzain ere omendu zituzten. Argazkian, iaz Arkautin egindako ekitaldia / cc-by Irekia - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun