Bestalde, bihartik aurrera zuzenean premiamenduzko bidetik kobratzeari ekingo diote, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 26.a artikuluan ezarri diren errekargu eta korrituekin ordainketa berariaz egingo da Betearazpidetzako Bilketarako bulegoetan.
Dena dela, aurka egiteko bideak ere badira. Likidazio horren kontra berraztertzeko errekurtsoa ipini ahal izango duzu Udalean, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko epea amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita, hau da, 2014ko ekainaren 30era arte.
Bi hileko epean, birjarpenezko errekurtsoaren berariazko ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik hasita, edo 6 hileko epean adierazi gabeko gaitzirizpenaren kasuan, errekurtso-aurkezpen datatik zenbatzen hasita, administrazioarekiko auzibide errekurtsoa jarri ahal izango da Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailaren aurrean.