Kerik gabeko ikasgelen sariak banatuko dituzte bihar Faduran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 30a, 00:04

Bihar, ostirala, Uribe eskualde mailan egindako "Kerik gabeko ikasgelak" programako sariak eta Farmazietako Erakusleihoak lehiaketako sariak banatuko dituzte Algortako Fadura kiroldegian, goizeko 12:30ean. Ekitaldian, Maria Jose Arrien Osasuneko Bizkaiko ordezkaria, Maria Luz Marques Uribe eskualdeko kudeatzailea eta eskualdeko alkate eta udal ordezkariak izango dira, neska-mutilei arreta egiten. Erkidego osoan, 51 heziketa zentrotako 4.161 ikaslek parte hartu dute ekimenean. Getxo udalerrian soilik, Areetako Divino Pastor eta Algortako Santisima Trinidad ikastetxeetako zein Getxoko Aixerrota institutuko DBHko lehenengo eta bigarren mailetako 204 ikaslek ez erretzeko konpromiso hartu dute eta beste 500 bat izan dira programan. Argazkia: cc-by jmendikute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun