Carlos Iturgaiz Angulo, pasa den igandeko hauteskundeak arte PPk Estrasburgon zuen eskualdeko eurolegebiltzarkide euskaldun bakarra datozen bost urteotan ere Europako Batasuneko Legebiltzarrean ikusten du Borja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak. Semperrek horrela aitortu du gaur gauean
Onda Vasca irratiko "Gabon" saioan. Iturgaizen etorkizunari buruz kazetariek galdetu diotenean, Semperrek goraipatu du Areetako bizilagunaren eskarmentua eta Estrasburgon jarraituko duela "ziurtzat" jo du. Bere ustez, Miguel Arias Cañete PPren zerrendaburuak Europako Batzordeko 28 aulkietako bat beteko du eta horrek eragingo luke eurolegebiltzarkide aktari muzin egitea. Hipotesi horren arabera, 17. tokian den Carlos Iturgaizek irabaziko luke bozek eman ez zioten jesarlekua. Halere, Europako Batzordeko kideak Legebiltzarrak berretsi egin beharko ditu eta prozesu hori ez da tramite hutsa izango. Pasa den igandean, PPk 4.074.363 boto eta 16 diputatu lortu zituen Estatu mailan, babes eta ordezkaritzaren herena bidean galduta. Iturgaizek bere "dezepzioa" onartu zuen gau hartan. Argazkian, Carlos Iturgaiz pasa den igandean Areetako hizkuntz eskolan bozkatzen / © EAEko PP.