Getxoko Gabriel Ramos Uranga kalean bide-segurtasuna hobetzeko hainbat neurri proposatu ditu gaurkoan PPk. Horien artean, semaforo bat, seinale gehiago eta altxatutako oinezkoentzako pasabidea jartzea, errepide horretan ibilgailuen abiadura murrizteko asmoz. Marisa Arrue popular getxoztarren heledunak nabarmendu duenez, urritasunak dituzten pertsonei zuzendutako Lantegi Batuen enplegu zentroa dago aipatu kalean: "Adimen urritasuna duten ehun lagunek lan egiten dute bertan eta, horiek, beraien lanpostura bidean segurtasuna bermatuko dizkieten neurriak eskatzen dabiltza aspalditik", adierazi du PPkoak. Getxorako errepide nagusia da, Arrueren hitzetan. Gogoratu duenez, inguruan hainbat ikastetxe ere badago, inguruan zebra-bidea eta seinalizazio egokiak dituztenak, neska-mutil ugari igarotzen direlako bertatik. Hori dela eta, Getxoko PPk neurri berberak eskatu ditu Lantegi Batuen zentroko beharginentzat. Argazkian, gaur eman dute prentsaurrekoa Eduardo Andrade, Marisa Arrue eta Raquel González zinegotzi popularrek / ©
Getxoko PP.