Keltse Eiguren Berdintasuneko zinegotziak giza eskubideen urraketa berri hori gaitzetsi eta, ondoren, tratu txar fisiko edo psikiko jasaten dituzten emakumeei gogoratu die Gizarte Zerbitzuetara (944 660 151) joan daitezkeela, han egoeratik ateratzeko laguntza emango baitiete. Halaber, Eigurenek gogoratu du Udaltzaingora (944 660 202) edo Ertzaintzara (944 063 420) ere joan daitezkeela, baita Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS Deiak-era (112) jo ere.