Skate txapelketa izango da bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 30a, 19:07

Larunbat honetan, maiatzak 31, "Levi´s skateboarding bowl contest" izeneko txapelketa izango da Torresoloko skate pistan, 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, Leioako Udalak bere webgunearen bitartez jakinarazi duenez. Parte-hartzaileek hainbat sari jaso ahal izango dute, horien artean 1.900 eurokoa. Maila desberdineko parte-hartzaileak izango dira: 11:00etatik 15:00etara amateur mailaren txanda izango da, eta 17:00tatik 20:00etara 18 urte gorako profesionalen txanda. Sari banaketa 20:30ean izango da eta Capitan Jairock izango da mikrofonoaren arduraduna. Argazkian, Torresoloko skate pista; Leioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun