Bizkaiko Trikitixa Eguna Gorlizen ospatuko dute larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 30a, 19:21

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak asteburu honetarako jarri du urteroko hitzordua, oraingo honetan Gorlizen. Bizkaiko Trikitixa Eguna larunbat honetan, maiatzak 31, ospatuko dute itsas-hiribilduan, egun osoko egitarauarekin, elkarteko iturriek jakinarazi dutenez. Horrela, ekintzak eguerdiko 12etan hasiko dira, trikitilarien topaketarekin Eliz plazan; eta ordu erdi geroago, 12:30ean, kalejirak eta triki-poteoa abiatuko dira herritik. Ondoren, 15:00etan, bazkaria izango da frontoian, eta eguna bukatzeko erromeria izango da, 19:00etan, Patxi eta Konpainiaren eskutik. Argazkian, 2010ean, Algortan ospatu zuten Bizkaiko Trikitixa Eguna / © BITE Bizkaiko Trikitixa Elkartea.

Ekimeneko kartela

BIZKAIKOTRIKITIXAEGUNA
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun