Euskadi Brass proiektuaren aurkezpena bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 30a, 19:54

Euskadi Brass proiektuak bere aurkezpen ofiziala egingo du larunbat honetan, maiatzak 31, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Aipatu elkartean honako musika-tresnak aurki daitezke: tronpeta, tronpa, tronboia, tuba eta bonbardinoa. Beraien helburua Euskal Herriko ikasle eta profesionalen garapena bultzatzea da, topagune, tailer eta kontzertuen bidez, udal iturriek argitu dutenez. Esan bezala, bihar, Kurtzion, euren aurkezpen ofiziala egingo dute eta egitarau zabala prestatu dute. Kontzertu bi eskainiko dituzte debalde sopeloztar eta bisitarientzat (12:30ean eta 19:30ean). Gainera, tailer eta “master class”-ak ere eskainiko dituzte, 20 euroren truke. Izen-ematea egunean bertan egingo da. Argazkian, Euskadi Brass osatzen duten hainbat lagun entseguan / © Euskadi Brass.

Egitaraua:

09:30 Ondo etorria eta aurkezpena.
10:00-11:15 Warm-up eta lan teknikoa honako irakasleekin:
- Tronpeta: Victor Pérez Castro eta Josu Ayarzaguena
- Tronpa: Iñaki Busto, Patxi Tardio eta Luis Nuñez Lafuente
- Tronboia: Juan Carlos Aoiz eta Eneko Azparren
- Bonbardinoa eta Tuba: Joaquín Diaz eta Juan Carlos Ribelles
11:30-12:15 Musika tresna guztientzat oinarrizko jazz ikastaroa, Javier Perez tronpeta-jolearen eskutik.
12:30 Kontzertua: Donosti Brass, Bidasoa Tronboi Taldea eta Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko Metal-Ensemblearen eskutik (sarrera debalde).
17:00-18:30 Master Class, honako irakasleekin:
- Tronpeta: Didier Bousquet (OSEko bakarlaria)
- Tronpa: Estefania Beceiro (BOS)
- Tronboi tenorea eta baxua: Santiago Blanco (tronboi bakarlaria OSN) eta Mikel Arkauz (tronboi baxua OSN)
- Tuba eta bonbardino: Juanjo Munera (Bilboko Bandako bonbardino bakarlaria)
19:30 Euskadi Brassen aurkezpen kontzertua eta Euskadi Low Brass (sarrera debalde)

Euskadi Brass honakoek osatzen dute:

- Tronpetak: Didier Bousquet (OSE bakarlaria), Erlantz Fernández (irakaslea CPM Donostian), Nicolás Zubia (Gasteizeko bandako bakarlaria), José Luis "Txonpi" Reyes (freelance)

- Tronpak: Estefanía Beceiro (BOS), Guadalupe Molina (CPM Leioa), Aritz García de Albéniz (OSN)

- Tronboiak: Alberto Urretxo (bakarlaria BOS), Christophe Sánchez (bakarlaria OSE), Santiago Blanco (bakarlaria OSN), Juanlu Novo (CPM Leioa), José Luna Agudo (ikaslea Musikene), Mikel Arkauz (tronboi baxua OSN)

- Bonbardinoak: Joaquín Díaz (Gasteizeko Bandako bakarlaria), Juanjo Munera (Bilboko bandako bakarlaria).
- Tuba: Oscar Abella (bakarlaria OSE)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun