Ereagako igogailua berriro ere geldi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 30a, 20:33

Algortako Maria Kristina parkea eta Ereaga hondartza arteko igogailua behin-behinean itxiko dute etzidamu, astelehena, asteazkenera arte. Enegarren aldia izango da "egin beharreko mantentze-lanak direla-eta" zerbitzua etengo dena, 2005eko ekainaren 17an estreinatu zuten azpiegitura horretan. Getxoko Udalak barkamenak eskatu ditu zerbitzua eteteak "eragin ditzakeen eragozpenengatik". Igogailuak hainbat matxura izan du azken urteotan eta aurretik komunikatu gabe ateak itxi behar izan ditu horietako batzuetan. Halere, kasu honetan Udalak dio igogailu publikoen zerbitzua "aldian behin" berrikusten dela "mantenurako prebentzio-plan baten harira". Plan horren xedea "instalazioan funtsezkoak diren piezen higadurak eragindako kalteak gutxitzea" da. Argazkian, Ereagako igogailua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun