Emakumezkoen futbolari bultzakada emateaz gainera, bertan parte hartzen duten kirolarientzat topagune izan nahi du Torneoak, adiskidetzeko. Hartara, antolatzaileek, ohikoa denez, programa berezia prestatu dute. Bart, gonbidatutako taldeak heltzean harrera ekitaldia egin dute, ongi etorria egiteko, eta horren ondotik afari legea ezarri dute jokalariek, beren lagunek eta antolatzaileek. Gaur, berriz, kirol portua bisitatu eta bazkaria egingo dute, txapelketa hasi aurreko ekitaldien harira.
Jose Maria Bravo Bizkerreren presidenteak azpimarratu du torneoa hartzen ari den garrantzi handia: “parte hartzen duten taldeek diote luxua dela hona etortzea, oso ondo hartzen dituztela, Getxo polita dela eta, horregatik, pozik datozela. Estatuan erreferentziazko txapelketa dela diote. Eta guretzat, udalerri eta antolatzaile gisa, pozgarria da”.
Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak, bere aldetik, gogoratu du Getxoko Udalaren konpromisoa emakumezkoek egiten dituzten kirol guztiak babesteko eta bereziki emakumezkoen futbolari dagokionez. Bere ustez, badira "zorionez, garrantzi gero eta handiagoa hartzen ari diren kirolak, eta hortaz, gizarteko hainbat arlotan oihartzun gero eta handiagoa dutenak. Eta, gainera, gure eginbeharra pertsona guztiek eta batez ere estatistika eta txostenek kirolgile soiltzat jotzen dituzten kolektiboek egiten duten kirola laguntzea da", azaldu du Gonzalezek.