Gaur Faduran zelairatuko diren jokalarietako sei Getxo Rugbykoak dira, Iñigo Lugarezaresti, Unai Perez, Iñigo Calvo, Beñat Lavin, Peio Landaburu eta Ibon Coria, alegia. Haiekin batera izango dira Imanol Iriondo (Zekorrak) Mikel Blanco eta Gaizka Iturriagaetxeberria (Durango), Jon eta Gaizka Arrizabalaga, Mikel Meabebasterretxea eta Julen Zamakola (Eibar), Andoni Hernandez (Gaztedi), Unai Lasa eta Iñigo Urrutia (Gernika), JJ Malkorra, Joanes Mujika eta Mikel Aizpurua (Ordizia), Jon Mendiederreta (SJLO) eta Jokin Melero. Zuzendariak Peio Urkidi eta David Viguera izango dira.
Getxoko Udalaren arabera, Histori Cupen estreinako partida udalerrian jokatzearen arrazoia da aurten Europako Kirolaren Hirietako bat bilakatu izana. halere, gaurkoa ez da partida bakarra izango. Ekainaren 7an lehia Pontevedrara bidaiatuko da, bertan Galiziak Andorra hartuko duela. Triangeluaren azken partida, ordea, Fadurara bueltatuko da, ekainaren 14an. Orduan ere Andorra izango da bisitaria, EAEko errugbilarien aurka arituko dena.