Waterpoloko haurren nazioarteko txapelketa jokatuko da gaur eta bihar Faduran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mai. 31a, 06:27

Getxo Igeriketa eta Waterpolo Taldeak, Igeriketako Euskal Federazioarekin eta Getxo Kirolekin elkarlanean, Getxo Hiria Nazioarteko I. Waterpolo Txapelketa antolatu du gaurko eta biharko, Fadurako kiroldegian. Txapelketa haurtzaroan dauden emakumezkoen waterpoloa sustatzeko sortu da eta Britainia Handiko, Kataluniako eta euskal selekzioak ekarriko ditu Algortara. Azken bi horiek, hurrenez hurren, urrezko eta brontzezko dominak lortu zituzten joandako martxoan egin zen Espainiako azken txapelketan. Gaurko saioa 11:00etan hasiko da, eta goizez eta arratsaldez jokatuko da; bihar ere, igandea, 11:00etan hasiko da eta sarien banaketa 13:45ean egingo dute. Sarrera doakoa izango da. Ekimena Europako Kirolaren Hiria sariarekin lotutako gertaera berezien egutegiaren baitan kokatzen da. Argazkia: cc-by jj_mom.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun