Ekainaren 6ra arte egongo da zabalik Udatxiki programan izena emateko epea, Leioako Udalak jakinarazi duenez. Egitasmoa 2008, 2009, 20010 eta 2011. urteetan jaiotako ume leioaztarrei zuzenduta dago, eta uda aldean hainbat ekintza desberdin egiteko aukera ematen die txikiei. Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da, hau da, aita-amak lanean diren artean umeei ekintza desberdinak garatzeko aukera ematen duena, zehaztu dute tokiko iturriek. Uztailean izango da martxan Udatxiki eta urtero 200 bat umek parte hartzen dute. Esan beharrekoa da, programa honen ordutegia goizekoa izango dela: 9.00etatik 14.00etara arte. Eta matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dagoela, ez jantokia, ezta garraioa ere. Ekintza guztiak Altzaga ikastola, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan izaten dira. Izen-emateak udaletxeko Hezkuntza Sailean egin beharko dira, Kultur Leioako 4. solairuan, 09:00etatik 14:00etara, hurrengo ostirala, ekainaren 6, baino lehen. Informazioa gehiago eskuratzeko 946 072 576 telefonora deitu edo udalhezkuntza[abildua]leioa.net helbide elektronikora dei daiteke. Argazkia: © Leioako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!