Getxoko Udalak 42.457 euroko diru-laguntza eman berri dio
Euskal Fondoari, Nikaraguako Tipitapa udalerrian saneamendu eta euri-drainatze proiektu bat aurrera eramateko. Iaz, proiektu bera gauzatzeko diru kopuru berbera atera zen udal diru-kutxatik borondatezko lankideak diren euskal entitateen elkartearen bidez. Egitasmoaren helburua haurren eta talde ahulen sabeleko eta arnasketa-gaixotasunen eraginak murriztea da eta baita euriak herritarrengan eta eraikinetan sor ditzaketen kalteak ere. Aurten horren daturik eman ez badute ere, iaz Getxoko Udalak zabaldu zuen proiektu horren onuradunak 2.675 pertsona izango zirela. Getxoko Udala 2001ean sartu zen Euskal Fondoan eta orain arte sustatutako jarduera gehienak Nikaraguako Tipitapa udalerrian izan dira. Besteak beste, liderrak hezteko, udal planifikazioa sustatzeko eta auzo batzuetan euri-urak eta azpiegiturak bideratzeko izan da. Nikaraguako eta Kubako beste toki batzuetarako ere onartu ditu diru-laguntzak tokiko erakundeak. Argazkian, Imanol Landa, erdian, Euskal Fondoko presidente aukeratu zuten batzarrean / © Getxoko Udala.