Auzokoa Herrikoi elkarteak antolatuta, ostiral honetan, ekainak 6, talo tailerra izango da Erandio Landako txokoan, kanposantuaren ondoan. Tailerra euskaraz izango da eta hitzordua arratsaldeko 6:30ean jarri dute. Auzokideen elkarteak zabaldu duenez, ikastaroa doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharko da, ahalik eta lasterren, tokiak mugatuak baitira. Horretarako, bi bide zabaldu dituzte: posta elektronikoren bat bidaltzea auzokoaherrikoielkartea@gmail.com helbidera edo norberaren izen-abizenak 634 443 193 telefono zenbakira igortzea, Whatsapp aplikazioaren bidez. Hogei urte pasa lanean dabilen Auzokoa Herrikoi taldeak azaldu duenez, "interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zaigu noizean behin ekintzak prestatzea euskaraz, geure hizkuntza eta kultura bizitzeko. Horregatik oraingo honetan talo tailerra antolatu dugu". Argazkian, talo tailer bat Lamiakoko Euskal Jai batean, artxiboko irudian.