Gainera, egungo sistema kapitalista eta patriarkarrak biziraun dezan inposatzen dizkiguten edukiak dira kontutan hartzen direnak. Sistemaren beharretara egokitutako froga da hau. Euskal ikasleoi, ez dagokigun curriculum arrotz bat inposatu, berau gure hezkuntza zikloan zehar barneratzeko agindu, eta unibertsitaterako sarrera azterketan horren gaineko “testa” egitera kondenatzen gaituzte. Pertsona gisa beharrezko gaitasunak garatzea albo batera utziz (kritikotasuna, elkartasuna…), gure herriko historia arbuiatuz, bestelako jendarte eredu aske bat eraikitzeko beharrezko ildoak ezeztatuz… Curriculum arrotzetan oinarrituriko ebaluazio sistemak sustatuz. Zentzurik ba al dauka Andaluzian, Galizian, Herrialde Katalanetan eta Euskal Herrian esaterako azterketa berdina gainditu behar izatea unibertsitatera joateko? Eta azterketa zeharo ezberdinak gainditu behar izateak Lapurdin eta Gipuzkoan?
Modu honetan, aurtengoa azkenengoa bada ere, hurrengoak ez dira hobeak. Bidegabekeria eta inposizioa honen jarraipen argiak dira LOMCE legeak masifikatuta eta zabalduta ekarriko dizkigun errebalida guzti horiek.
Horren aurrean, selektibitateari eta ildo berean aplikaturiko ebaluazio sistema hauei ezetz diegu indartsu! Curriculum arrotzen inposizioa basatiaren adibide baino ez dira, ikasleon eskubideak automatikoki urratzen dituen hezkuntza sistema baten isla argia.
Guk honen aurrean, ordea, azterketa basatiak albo batera utzi nahi ditugu, euskal ikasle eta herritar gisa geroa marrazteari ekinez, geureak diren jakintza eta gaitasunak lortuz. Ikasle borrokaz lortuko dugu.
Egungoa deuseztatuz geroa marraztuko dugu!
Ekin geroa marrazteari, ekin Euskal Eskola Nazionalari!
Ikasle Abertzaleak (IA)