Larunbat honetan, ekainak 7, Dispertsioaren Aurkako Eguna egingo dute Algortan. Horrenbestez, 13:00etan, ekitaldia izango da Katea inguruan. Eta horren ostean, poteoa eta musika. Bazkaria ere izango da, 15:00etatik aurrera. Horretarako txartelak (12 euro) salgai daude jada Algortako Hator eta Itzubaltzetako Branka tabernetan. Sopelan, berriz,
Etxerat elkarteak antolatutako eskupilota txapelketako partidak jokatuko dituzte egun berean, udal pilotalekuan. Txapelketa herrikoia da. Hartara, Uribe Kosta eskualde osoko pilotazale guztiak bertan parte hartzera animatu ditu euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko tokiko herri bilguneak. Jaialditxoa 18:00etan hasiko da eta izen ematen duten bikoteen arteko partida laburrak burutzea da helburua, Elorrioko finalerako bikote bat sailkatuko dela. Izen-emateak 15 euro balio du, bikoteko kamiseta bat opari. Ondoko helbidera izena eta neurria ematea besterik ez dago:
pilotakadazuk[abildua]gmail.com. Argazkian, maiatzaren 30a ikasturteko azken ostirala izanik, euskal preso politikoek ikasteko daukaten eskubidearen alde agertu ziren Sopelan / © Sopelako Herri Bilgunea.