Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuen Menpekotasunak Prebenitzeko Zerbitzuak udalerriko familiei zuzendutako hitzaldia antolatu du asteazken honetarako, ekainak 4. Sustantziarik gabeko menpekotasun berriei buruzkoa, bereziki, joko patologikoaz, 17:00etan, Barandiaran BHIn. Solasaldia, Leioako Bigarren Hezkuntzako IGE eta Eskolekin antolatuta, Barakaldon dagoen Bizkaiko Ludopaten Laguntzarako Elkarteko (Ekintza Aluviz) bi psikologok emango dute. "Ordenagailu pertsonal, eramangarri, eta batez ere, telefono mugikorren bidez Interneten sartzea oso erraza denez, gero eta gazteagoak dira gailu horiek neurriz gainetik erabiltzen dituztenak. Gazteak diogu, baina umeak ere badira, 10 urtetik gorakoak. Sare sozial asko, mikro-ordainketak dituzten doaneko jokoak, apustu egiteko jokoak… ataria izan daitezke bulkaden kontrol falta ezaugarri duen menpekotasuna garatzeko", azaldu dute udal iturriek. Argazkia: cc-by-nc-nd Eowyn_86.