Kirolek Algortako hainbat kale hartuko dituzte larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 3a, 20:02

Algortako erdiguneko kaleak kirol anitzetarako jokaleku bihurtuko dira asteburu honetan, ekainak 6 eta 7, Getxo Kirolak udal erakundearen III. Street Culture Jaialdiaren ospakizunarekin. Ekimena duela bi urte jaio zen herritarrak kiroldegi getxoztarretan urtero antolatzen diren kirol jardueretara hurbiltzeko asmoz, eta iaztik Getxoaktibatu! saltokiak diren kaleak dinamizatzeko programaren parte da ekimena. Jaialdia Bihotz Alai plazan hasiko da ostiralean, 17:00etan, pertsona nagusiei zuzenduriko dantzaldiarekin. Jarraian, V. Eskola Jokoetako sariak banatuko dira; eta 18:00etatik aurrera, Getxo Kirolen dantza taldeen ikastaro amaierako erakusketak izango dira. Larunbatean, jarduerak, batez ere, Telletxe kalean izango dira. Bertan, 11:00etan, karate erakustaldia izango da eta 12:00etatik 14:30era bitartean badminton, errugbi, saskibaloi, tenis, txirrindularitza, boleibol, skate, hockey, eskubaloi, slackline (orekako kirola da eta horretan bi poste edo zuhaitzen artean zinta bat jartzen da, hortik ibiltzeko) herri kirolak eta lineako patinekin praktikatzeko zonaldeak egongo dira. Argazkian, Street Culture jaialdia iaz Algortan / © Getxoko Udala.

Kirol espazio horiek udalerriko klubek dinamizatuko dituzte eta hurbiltzen diren eta parte hartu nahi duten pertsona guztientzat egongo dira irekita.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun