Txorierri eta Faoetako jaiak abiatuko dira ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko eka. 4a, 20:16

Lamiakoko jaiak igaro direnean, Txorierri auzoak hartuko die lekukoa Leioan. Ostiralean abiatu eta igandera arte, hainbat ekitaldi izango dira bertan. Erandion, berriz, Faoeta auzoak hartuko ditu ospakizunak asteazkenera arte, San Bernabe auzoko zaindariaren eguna. Horrenbestez, Txorierrin, bigarren urtez koadrilen jaitsiera izango dute ostiralean, txupina jaurti eta berehala. Hurrengo egunetan ere, parte hartzea garrantzitsu izango da bertako jaietan, besteak beste, herri krosa, tortilla, igel-toka, txapel-jaurtiketa, gozogintza, mus, petanka... lehiaketak eta koadrilen jokoak tarteko. Bitartean, Fagoetan, familia giroan arituko dira behin ostiralean txapligua botata, tortilla lehiaketa, haur jolasak, herri bazkaria, txitxiburruntzi eta dantzaldiak direla medio. Halere, tiragoma lehiaketa moduko ekimenak ere izango dira. Jaiak bukatzeko, asteazkenean, meza, indaba-jana eta emakumezkoen briska txapelketa izango dira, hurrenez hurren. Argazkian, tortilla lehiaketa Txorierriko jaietan artxiboko irudian / © Leioako Udala.

Txorierriko jaien egitaraua

Ostirala, ekainak 6

• 18:00etan, txupinazoa eta jaien hasiera.
• 18:15ean, koadrilen jaitsiera.
• 19:30ean, play-back-a.
• 23:00etan, Iker Fernandez D.J.

Larunbata, ekainak 7

• 10:00etan, txupina eta krosean izen-ematea.
• 11:00etan, herri krosa.
• 11:30ean, tortilla lehiaketarako izen-ematea (txosnan).
• 11:30ean, haur parkea: puzgarri, ludoteka eta zezen mekanikoa.
• 12:00etan, igel-toka lehiaketa eta bolo txapelketa (erretiratuentzat).
• 12:00etan, umeentzako lehiaketa: txapel-jaurtiketa.
• 14:00etan, tortillen aurkezpena.
• 16:30ean, mus txapelketa.
• 16:30ean, haur parkea: puzgarri eta zezen mekanikoa.
• 16:30ean, koadrilen jokoak (zapia, zakuak, sokatira).
• 19:30ean, txorizo-jana.
• 19:30ean, disko-festa: Xaibor.
• 23:00etan, familia erromeria Haker taldearekin.

Igandea, ekainak 8

• 10:00etan, txupinazoa.
• 11:00etan, Leioako musika bandak eskainitako kontzertua.
• 11:00etan, gozogintza lehiaketarako izena ematea, txosnan.
• 11:00etan, talo tailerra.
• 11:30ean, txapel-jaurtiketa eta petanka txapelketak.
• 12:30ean, dantza alardea.
• 13:30ean, gozogintza lehiaketako gozokien aurkezpena.
• 14:00etan, herri bazkaria (eguraldi txarra izanez gero, probalekuan).
• 16:30ean, tute txapelketa.
• 16:30ean, ume eta nagusien karaokea.
• 20:00etan, sari banaketa, zozketa eta jai bukaera.

Faoetako jaien egitaraua

Ostirala, ekainak 6

• 19:00etan, txupinazoa.
• 21:00etan, tortillen lehiaketa.
• 22:30ean, dantzaldia.

Larunbata, ekainak 7

• 12:30etik aurrera eta egun osoan zehar, musika
herrikoia eta puzgarriak.
• 14:30ean, paella.
• 18:30ean, umeentzako jarduerak Kulkirekin.
• 20:30ean, txitxiburruntxi.
• 22:30ean, dantzaldia.

Igandea, ekainak 8

• 12:30ean, kalejira.
• 13:00etan, dantza erakustaldia.
• 18:00etan, tiragoma txapelketa.

Asteazkena, ekainak 11

• 13:00etan, meza.
• 14:30ean, herri bazkaria: babarrunak.
• 17:00etan, XXXIII Briska txapelketa (emakumeentzat).
• 20:00etan, jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun